2022/04/12

Ihes-areto interaktiboa Aste Santurako

 http://www.bizkeliza.org/eu/barria/ihes-areto-interaktiboa-aste-santurako/






Oiz-Anboto Pastoral Barrutian (PB) bitarteko interaktiboa aurkeztu dabe. Adin guztietarako da eta Aste Santua joko eta erronken bidez era desbardinean bizitzeko aukera emoten dau. Datozan egunetan jarriko da martxan (Eguen Santutik Pazko-bigarrenera arte) eta egunez egun aurkeztuko dira jokoak. Gehiago jakiteko, helbide honetara idatzi. Egun bakotxak bere jokoa, bere abentura izango dau eta horreek lagunduko deuskue Aste Santuaren garrantziaz jabetzen. Eguneko erronkari aurre egiten badeutsagu, pazkoko pozak argituko dau gure familia, “gauza guztiak barri eginez”. Informazino eta erronka guztiak: hemen.

Esti Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto PBko arduradunak adierazo dauanez, “eleizak familiez beteta ikusi gura doguz! Garizuma-aldi honek Bizira, alkarregaz egindako bidearen pozera, bat egitera, amets egitera, senidetasunezko egitasmoetara bideratuko gaituan Pazko-aldira eroan gaizala. Ondo dakigu gero eta gatxagoa dana gure fedearen ezaugarriak munduari, adiskideei, gure ingurukoei…eta, jakina, gure familiei aurkeztea”.

Basamortuko 40 egun honeek Aste Santuari hasiera emon deutsan Erramu-domekako ospakizunean amaitu dira. Badira euren parrokietan egongo diranak, edo norabait joango diranak, edo norbait zaintzeko etxean geratuko diranak… Halanda be, Aste Santuaren bizipenean ez dago distantziarik, bizipen hori ez dago “google maps” dalakoaren menpe. Duranen esanetan, “familiak, etxeko Eleiza izanda, lekua egiten deutso mahaian, etxean, Jesusi. Beragaz bide egin gura dau, bere bidea geurea be bada-eta, Berarengakano fedea eta fede horretatik eratorten dan konpormisoa gogoratuz, barriro biziz eta barrituz”.

Orain dala urte bi, konfinamendu eta pandemia aldian, martxan jarri zan “Katekesia etxean” ekimena familien eta parrokien arteko hartu-emonerako bide izan zan eta orain be lagungarri izan gura dau alkartze horretan. Jakin-mina daben guztien eskura jarritako lagungarriak: hemen; Aste Santua familietara eroatea dau xede. Gaur egungo jardunbide interaktiboaz baliatuz, txikiek zein nagusiek Aste Santuaren inguruko gauza asko ezagutuko dabe jokoen bitartez. “Egunez egun erronka egin eta horri aurre egin ondoren gure esperientzia batera jarteko aukera emongo deuskuen jokoen bidez, sinboloak, pertsonaiak, lekuak,… aurkitzen ikasiko dogu. Aldean eroan ahal izango dogu geure eskuko telefonoan edo ordenagailuan eta familian egin ahal izango dogu guztiok, handi zein txiki. Alkartearen ospakizunetara eroan daiteke guztia”.

Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario